XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizkaiko arazoak konpontzeko.

Ekonomia kapitalista 1.929ko krisialdiak erasota gero, kinka larrian geratu zen eta ordu arteko doktrina liberala, hau da, Estaturik onena, ekonomian eskua guttien sartzen duena da, hankaz gora joaten hasi zen.

Garai horretan iniziatiba pribatua indarra galtzen ari zen eta beste iniziatiba berri baten beharra zegoen eta hau, bakarrik, Estatuak egin zezakeen.

Ipar Amerika eta Bretainia Handia ziren erakunde publikoek ekonomian parte guttiena hartzen zuten Estatuak.

Baina azkenean eta ikusirik krisia gogortzen ari zela hogeitamarrean, Estatuaren interbentzioa onartu zuten, Keynesen iritzi eta teoriei jarraituz batipat.

Garai hartatik gure egunak arte, Estatu guztien interbentzioa, ekonomia arazoetan, sendotuz joan da eta egun, Nazional Produkto Osoaren zati handi bat, toki askotan ehuneko 30etik gora.

Estatuaren beharrak osatzeko erabiltzen da.

Irabaziak ttipiak direlako, ekonomi arlo batetan enpresa pribatuak ez badaude interesaturik, bainan kapitalistentzat beharrezkoa bada sistemak ondo funtzionatzea, orduan Estatuak inbertitzen du arlo horretan, herriaren dirua erabiliaz noski.

Era horretara, Estatuak finantziaketa horiek egiteko diru beharrean aurkitzen da eta diru hau, normalean, zergen bidez edo fondo publikoak emitituz lortzen du.

Beste gauza bat da Estatua, egunetik egunera, behar gehiago bete beharrean aurkitzea eta horretarako zerga osoen zatia eten gabe handituz joatea, gero bere politika fiskala aplikatzeko.

Gainera, nolabaiteko erlazioa dago Estatu baten aurreramenduan eta zerga Nazional Produkto Osoaren arteko erlazioan.

Ikus hor behean ematen diren datoak.

Kuadro honetan ikusten den bezala, Espainian eta Euskal Herrian zergek partizipazio guttiago dute Nazional Produkto Osoan (NPO) Europako Estatu aurreratuekin konparatzen baditugu; Dinamarkak, proportzioan, Espainiako Estatuak baino bi aldiz gehiago biltzen du eta berdintsu Euskal Herriarekin konparatzen badugu....

Euskal Herriko kasuan, Gobernu zentralak hemen biltzen den guztia bertan ez du inbertitzen.

Eraman NPO-ren ehuneko 22,9 egiten badu, inbertitzen duena berriz, ehuneko 17,6 besterik ez da, beste ehuneko 5,3 galtzen zaiolarik Euskal Herriari.

Bizkaiaren kasurako zifra horiek ehuneko 23,9 eta 15,8 dira.

Estatuaren programa ekonomikoak betetzeko, zergen diru hau nahikoa ez bada, honek beste iturri batzutatik lortzen du, normalena fondo publikoak emitituz lortzen delarik.

Baina, fondo publikoak emititzea dirua artifizialki sortzea bezala da, ondorio nagusia inflazioaren tasa handitzea izaten delarik.

Beraz, Espainiako Gobernuak kontu handiz ibili beharko du emisio horiek egin nahi baditu, bestela ere prezio igoketa handia baitago estatu barruan.

Bilboko Ganbararen proposapena.

Azaldu berria da Bilboko Merkatal, Industri eta Nabigazio Ganbararen proposamena Bizkaia krisi ekonomikotik irteteko.

Pentsatzen dugu, Bizkaiari aplika dakiokeena, proportzio berdintsuan beste euskal hiru probintziei ere aplikatzea izango dela, batipat Gipuzkoari....

Krisian dagoen Bizkaiko ekonomia sendatzeko zortzirehun mila milioi behar omen dira, Euskal Herriko 1978ko Errenta Nazionalaren zifraren ingurukoa delarik Bizkaian bakarrik inbertitu behar dena.

Beraz, Bizkaiak dauzkan medio finantzieroekin ezinezkoa da ekonomiaren konponketarik egitea, epe motzean behintzat, berdin 2 edo 4 urte barru.

Inbertipen hauek epe luzean egitekoak badira berriz, kontuan hartu behar da mendebaleko ekonomia eta Euskal Herrikoa ere bai, beste krisialdi batek erasoko duela, era honetan beste arazo berriak sortuko zaizkiolarik gure ekonomiari, inbertipen horien zifra handitu beharra egongo delarik.

Zifra guzti horren erdia sektore publikoak inbertitu behar omen ditu, baina kontuan hartu behar dugu, egun, Bizkaiko sektore publikoak aurreratzen duena Espainiako gobernu zentralak bereganatzen duena Bizkaian inbertitu beharrean urtean 40-50 mila milioi dela eta hortik behar diren 400 mila milioira salto handia dagoela.

Inbertipen pribatuak, berriz, ez dirudi arrakasta handirik duenik, irabazien perspektiba gehiagorik ez baitago.

Gainera zertan inbertitu produkzioko kapazitatea gero erabiltzen dena baino ehuneko 20-25 handiagoa bada eta inbertipen horiek kapazitate hori gehiago haziko baitute.

Jakin beharra dago, produzitzen den guztia ezin daitekeela kontsuma eta inbertipenak ugaltzen badira ekonomiaren produkzioko kapazitatea handitu egingo dela, eta kontsumatzekoa?.

Orain arte badirudi kontsumoa produkzioarena baino atzeago dabilela, ez noski Sayk esaten zuen zentzuan.

Behar bada eta produkto oso orijinalak eta beharrezkoak asmatzen baditugu, orduan posible izango litzateke inbertipen berri horiei fruitu onak ateratzea baina, ez dirudi euskaldunok holako orijinalitaterik daukagunik.

Beraz, oso utopikotzat jotzen ditugu, Bizkaiko ekonomia konpontzeko egin den plana, bai epe motzera begiratuz, inbertipen horiek egiteko dirurik ez dagoelako, bai epe luzena fijatuz, beste arazo batzuk sortuz joango baitira, inbertipenen multzoak goraka joan beharko lukeelarik.

Produkzio soziala eta jabetza pribatuaren kontraesanak....

B. BAKAIKOA.